2013(e)ko abendua 19, osteguna

PAPER ZORROA honekin bukatzeko

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez genekien, baina berehala, teknologiarekin eralazionatuta zegoela ohartu ginen. Jarraian, askorik jakin gabe lana banatu eta lanean jarri ginen irakasleak pausu orokor batzuk emanda. Egokitu zaigun gaia teknologiaren bilakaera izan da, beraz, lehenengo egunean blogan informazioa horri buruz sartzen ari ginen.

    Bloga pixkat menperatuta geneukanean, google sites-ari ekin genion. Bertan, blogean hausnartu genituen gaiei buruz ibili gara loturak eginez blogarekin. Hau egin eta gero, irakasleak gloggsterra egiteko argibide batzuk eman eta trasteatzen ibili ginen laurok. Honekin batera, deliciusean ere ibili ginen genuen informazioa bertan plazarazteko. Programa ezberdin hauek elkarrekin lotu ditugu "enlace" batzuen bitartez, denbora osoan zehar laurak konektatuta izateko.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditugun bitartean, bloggean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaigun gaiak argitaratzen ibili gara.Orokorrean lanak banatu egin ditugu taldekide bakoitzak aurkeztu zaion programan sakontzeko, baina azkenean laurok ibili gara gune guztietatik.

Amaitzeko, esan beharra dago giro ona izan dugula, bai gure taldean eta talde handian, eta hori beti nabaritzen da lanetan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina