2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

IKT teoria, aurkezpenak

Gaurko teoria orduan, aurkezpenak egiten jarraitu dugu. Besteren artean, gurea ere aurkeztu dugu,"Cerebros y TICs" gaia hain zuzen. TIC hitza euskaratuta IKT dela esango genuke, beraz, IKT burmuinean dituen eraginei buruz ibili gara. Honetarako, bideo bat egin dugu taldekideen artean, telebistako programa bat izango balitz moduan, tokatu zaigun gaia modu dinamikoago batean egitea lortzeko asmoarekin.

Hasieran, pixkat kostatu zitzaigun gai honen haria hartzea, beraz pentsatu genuen egokiena ulertzen genuena bideo baten bidez transmititzea izango zela.Azkenean, bata besteari bere zatia azalduz eta guztiak komunea jarriz, gauza interesgarriak atera genituen.
Makinak (teknologia) gero eta izakiaren ezaugarri gehiago betetzen dituela argi dago, baina, makinak garunaren funtzio guztiak betetzera ailegatu daitekeela uzte duzue? Zaila da, baina uste dut momentua ailegatuko dela, teknologiak pausu erraldoiak ematen ari delako urteekin batera.

Baina teknologiak, ez hain onak diren ondorioak dakarrela ere nabaria da. Lantegietan adibidez, sortzen ari diren makina gero eta aurretatuagoak, lehen gizakiak betetzen dituzten lanetan ari dira sartzen, aipatutako azken hauek ordezkatuz. Beste modu batean esanda, teknologiak hainbat lanpostuen murrizketa dakar.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina